Antzinean egiten ziren jolasak zeintzuk ziren ezagutzeko bakarkako lan bat egingo duzue. Lanen egitura honako hau izango da:
- PORTADA: izenburua, irudia, egilea, taldea eta ikasgaia.
- SARRERA: jolas tradizionalak zer dira?, kirolak eta jolasen arteko ezberdintasunak, lanaren helburua, burutzeko erabili den prozedura, etab.
- ELKARRIZKETATUAREN FITXA EDO BIOGRAFIA LABURRA - Ahal bada irudia jarriz
- JOLASEN DESKRIBAPENAK (3 gutxienez): izena, parte-hartzaile ohikoak, beharrezko
materiala edota lekua, antolamendua, helburuak, arauak, amaitzeko eta
irabazteko modua, irudia…
Jolasen antzinatasuna eta originaltasuna baloratuko da.
Deskribatuko direnak jolasak, motoreak eta tradizionalak izango dira. Beraz, gogoratu jolasak eta kirolak ez direla gauza bera, eta motoreak izateko jokalarien mugimenduek garrantzitsuak eta ezinbestekoak izan behar dutela. Adibidez, xakea ez da jolas motorea, pertsona batek erabaki dezakeelako zein den hurrengo mugimendua laguntzaile batek pieza mugituz, eta, hala ere, jokalaria lehenengoa izango zen.
Informazioa 60 urtetik gorako pertsonei galdetuz lortu behar da eta elkarrizketaren audioa irakasleari bidali beharko zaio.
Gelan esandako data baino lehen hurrengo helbidera bidali behar da lana: asier.ipina@bentadesikastetxea.com