Páginas

MALABAREAK PILOTEKIN


Kaixo talde, zer moduz? Bagoaz etxetik apurka-apurka ateratzen, baina ematen du kurtsoa amaitu baino lehen eskolara bueltatzea zaila izango dela. Beraz, etxean egiteko moduko jarduera bat proposatzen dizuet, koordinazioa lantzeko helburarekin: malabareak pilotekin.


Denok etxean pilota txikiak ez dituzuenez izango, lehenik eta behin, malabareak egiteko 3 pilota egingo dituzue. Horretarako, lehenengo bideo honetan azaldutakoa praktikan jarri besterik ez duzue.
















Behin lortuta, pilotekin praktikatzen hasi ahal zarete. Inoiz ez baduzue egin, hasieran nahiko zaila dela ematen du, baina etsi gabe ekinean ibiliz gero, apurka-apurka ateratzen hasten da.

Komenigarria da malabareak modu progresiboan egitea eta presarik gabe, hau da, ariketa bat kontrolpean daukagunean hurrengora pasatuz.

Bideo honetan, pausu horiek zeintzuk izan daitezkeen topatuko duzue, eta baita kontuan hartu beharreko atal teknikoen azalpenak ere.

Zuetako baten bat artista bada eta ariketa gehiago nahi baditu, hemen lortu ahal ditu.


10 eguneko epea izango duzue hau guztia egiteko. Beraz, maiatzaren 17rako egindako piloten argazkiak eta zuen lorpenen bideoak asier.ipina@bentadesikastetxea.com helbidera bidali.

Animo eta ondo segi!